Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Abantaila hartu du Real Unionek Almudevarren

8 enero, 2015

Abantaila hartu du Real Unionek Almudevarren

 

ALMUDÉVAR 0-2 REAL UNION

ALMUDÉVAR: Larrosa, Karol, Arnedillo, Marcos, Casero, Carlos, Dani (Maldonado, 60′), Ramón (Agus, 74′), Rusell, Mallada (Piñeiro, 60′), Nacho.

REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Azkoiti, Morcillo, Iriondo, Alastuey (Ozkoidi, 72′), Silas, Eneko Romo (Juan Domínguez, 72′), Urbieta, Goikoetxea.

GOLAK: 0-1: Eneko Romo (28′). 0-2: Urbieta (70′).

urbietaFederazio Kopan ere gaindiezin jarraitzen du Real Unionek. Final zortzirenetako joanekoan abantaila handia hartu du Real Unionek, Huescako Almudévar herriko La Corona futbol zelaian. Aurreko kanporaketa guztietan bezala, ligan titular izan diren jokalariei atsedena eman die Aitor Zulaika entrenatzaileak. Baina haien taldekideek maila bikaina eman dute beste behin ere. Hasiera indartsuaren ondoren, aldeko penaltia lortu dute txuribeltzek. Eneko Romok sarera bidali du baloia, irundarrei abantaila emanez.

Lehen zatiaren amaiera aldera gol aukera onak izan ditu etxeko taldeak. Baina aldagelatik pasa ondoren, gora egin du berriro Real Unionek, aldea handitzeko asmoz. Iñigo Urbieta harrobiko jokalariak sartu du bigarrena. Ondoren Juan Domínguez eta Ozkoidi zelairatu ditu Zulaikak, lortutako errenta mantentzeko helburuarekin. Arazorik gabe eutsi dio talde irundarrak abantailari, eta kanporaketa bideratzea lortu du horrela. Bi aste barru jokatuko dute itzulikoa Real Unionek eta Almudévarrek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *