Joel Iglesiasek irabazi du Gabonetako Kroseko argazki lehiaketa
3 febrero, 2015
Joel Iglesiasek irabazi du Gabonetako Kroseko argazki lehiaketa
Gabonetako krosaren harira antolatu zuen argazki lehiaketaren emaitzak eman ditu Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak. Joel Iglesias kazetariak irabazi du lehen saria, eta berak egindako beste bi argazki ere finalista izan dira. Bigarren saria Jorge Garcíak eskuratu du, eta Mikel Matey BATeko atletak, hirugarrena. Iñigo Lavadoren Singular Food jatetxean afari bana irabazi du bakoitzak. Gainera, 200€ jasoko ditu lehenengoak, 100€ bigarrenak, eta 50€ hirugarrenak. 35 argazki bildu zituen guztira antolakuntzak. Sarien banatzea otsailaren 6an egingo dute, 20:00etan AFI Irungo Argazkilaritza Elkartearen egoitzan (Izaga kalea, 7).









Deja una respuesta