%2,2 gehiago birziklatu du Behe Bidasoak
%2,2 gehiago birziklatu du Behe Bidasoak
%40,9 birziklatu dute Irungo eta Hondarribiko biztanleek 2014 urtean. Aurrekoan baino %2,2 gehiago. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak baieztatu du gai organiko begetalak biltzeko bosgarren edukiontzia “erabakigarria” izan dela eskualdeko birziklatze tasa igotzeko. Beste zatikien birziklatze tasek ere gora egin dutela azpimarratu dute: ehunak %8ko igoera izan du, ontziek %4,9koa; beirak %3,5koa eta paperak %1ekoa.
Tona gutxiago zabortegira
2014. urtean guztira 23.946 tona eraman zituzten hiri zabortegira, aurreko urtean baino % 1,58 gutxiago. Gainera, Txingudiko Zerbitzuak erakundearen balantzearen arabera, Irunen eta Hondarribian sortutako etxeko hondakinak 20.156 tona izan dira guztira, aurreko urtean baino % 3,7 gutxiago. Industria jatorriko hondakinek, berriz, % 11ko gorakada izan dute 2014 urtean.
Balantzearen emaitzen balorazio baikorra egin du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak erakundeko gerenteak: “Herritarrek gero eta gehiago bereizten dute, baina lanean jarraitu behar dugu eta ahaleginak egin behar ditugu oraindik tratamendurik ez duten eta zabortegian bukatzen duten hondakinen % 59 hori murrizteko”. 2015ean, gai organikoaren gaikako bilketa modu espezifikoan lantzen hasi dira eskoletako jantokietan, egoitzetan eta ospitaleetan, besteak beste.









Deja una respuesta