Trafiko antolamendu berria izango du Irungo Alde Zaharrak
22 abril, 2015
Trafiko antolamendu berria izango du Irungo Alde Zaharrak
Irungo Alde Zaharreko trafiko antolamendu berria ostegunean, apirilaren 23an sartuko da indarrean.Alde Zaharrera Jesus kaletik sartuko ala izango da. Peña kalera orain arte bezala sartuko da. Bertan bizi direnentzat zabalik egongo da, pilona automatiko batez erregulatutako sarbideari esker. Beraz, Larretxipi kalea beheranzko norabidearekin geratuko da.
Alde Zaharretik irteteko Euskaltegiaren atzealdetik eta Sarjia karrikatik joan beharko da. Sarjia kalearen noranzkoa aldatu egingo da. Azkenik, Kontrakaleak eta Zeharkaleak ere aldatu egingo dute trafiko-norabidea, Larretxipi kalearekin etxadi-zirkuitua eginez.









Deja una respuesta