Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Igoera fasea jokatuko du Zaisa-Irunek

22 abril, 2015

 Igoera fasea jokatuko du Zaisa-Irunek

 

BERA BERA 12-24 ZAISA-IRUN

anoetaAzken aurreko jardunaldian ziurtatu du Zaisa-Irun Rugby Taldeak Euskal Ligako bigarren mailako hirugarren postua. Donostian, Anoetako mini-estadioan irabazi zuten beltzek larunbatean, Bera Bera Bren kontra. Distirarik gabeko neurketa izan zen, eta defentsako lan serioak ahalbidetu zuen irundarren garaipena.

Norgehiagokaren garrantziak bultzatuta,gogor hasi zen Zaisa-Irun. Laugarren minutuan egin zuen lehen entsegua Iker Oscozek. Kanpokoak baloiaren jabe egin ziren, eta aukerak sortuz joan ziren. 27.ean, Iker Oscozek berak egin zuen bigarren entsegua. Bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen norgehiagoka Irunek, Cristian Martinek egindako entseguari eta ondoren Poncinik lortutako transformazioari esker (0-17). Akerbeltzen intentsitate faltak eragin zituen donostiarren puntuak. Dena den, garaipena ez zen arriskuan egon.

Ligako azken jardunaldiko partida larunbatean jokatuko du Zaisa-Irunek Gernikan. Play off-a prestatzeko aukera izango da. Maiatzaren 9an izango du hitzordu garrantzitsuena Zaisa-Irunek. Hernani Bren kontra ariko da, Euskal Ligako lehen mailara igotzeko saiatzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *