Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Irunen
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Irunen
Ekitaldi berezia antolatu dute Irungo Udalak eta hiriko dantza akademiek, igandean, apirilaren 26an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. 18:00etan hasiko da saioa, San Juan plazan. Ondorengo akademia eta taldeek parte hartuko dute ekitaldian: Ainhoa Akademia, Pauso-K, Tatiana Dantza Estudioa, Jazzarte, My Dance Studio, eta Udal dantza eskola. Estilo ezberdinetako koreografiak eskainiko dituzte: klasikoa, jazza, funkya, hip-hopa, zunba, sabel-dantza, sevillanak, musikala, modernoa.
Antzerkiaren Nazioarteko institutuko Dantzaren Nazioarteko Batzordeak 1982an sortu zuen Dantzaren Nazioarteko Eguna. Piotr Gussevek iradoki zuen apirilaren 29an egitea, Jean Jacques Noverre koreografo frantziar iraultzailea (1727-1810) egun horretan jaio zelako. Irunen, aurreko asteburuan ospatuko dute aurten.









Deja una respuesta