Alde Zaharra suspertzeko lehen urratsak eman ditu Hondarribiko Udalak
Alde Zaharra suspertzeko lehen urratsak eman ditu Hondarribiko Udalak
Apirilaren 23 arte irekita dago Hondarribiko Alde Zaharraren Berrindartze Planean parte hartzeko epea. Lokal komertzial hutsen jabeak Udaletxeko BAZetik pasa daitezke , 943111213 telefono zenbakira deitu edota udala@hondarribia.org gunera idatzi dezakete, informazioa eskuratzeko. Proiektua Hondarribia Abian izeneko Hondarribiko Enplegu eta Garapen ekonomikorako Planaren barruan dago txertatuta.
Alde Zaharreko lokal hutsak egokitu ondoren, alokatzea eta negozio berriak sortzea da proiektuaren helburua, gune historikoa biziberritzeko, eta Hondarribiko jarduera sozialaren eta ekonomikoaren zentro bilakatzeko. Lupe Olascoaga Merkataritzako zinegotziak informazioa zabaldu du: “Udalak, behin esleipendunak zein izango diren erabakita, aurrekontua eginda, eta alderdiek onartuta, obrei ekingo die eta lokalak berritu eta egokitu egingo ditu”.









Deja una respuesta