Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Apirilaren 18an egingo dute “Zuhaitz Eguna” Hondarribian

9 marzo, 2015

Apirilaren 18an egingo dute “Zuhaitz Eguna” Hondarribian

 

zuhaitz egunaXX.edizioa beteko du Hondarribiko Zuhaitz Egunak apirilaren 18an. 1996an abiatu zuen ekimena Udalak, eta 3000 zuhaitz inguru landatu dituzte orduz geroztik. 2014ean jaiotako haurrak gogoratzeko, 127 ametz landatuko dituzte aurten, San Telmo inguruan, Higer itsasargitik hurbil. Goizeko hamaiketan hasiko da ekitaldia. 127 haur horien inguruko xehetasunak eman ditu Juan Luis Silanes Nekazaritza, Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak: “67 mutilak dira, eta 60 neskak. Mutilen artean izenik ohikoenak Aimar, Julen eta Telmo dira, eta nesken artean, berriz, Nora, Irati eta Elene”.

Europar Batasuneko legedia betetzeko, aldaketa izango da zuhaitzen kokapenean. 2013. urtean onartutako 357/2013 Dekretuak Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen du. Hori dela eta, kontserbazio-neurriak bete beharko ditu Udalak. Jaizkibel mendian baso landaketak lerroan egitea debekatuta dagoenez, baso txiki bat landatuko dute, basogintza iraunkorraren irizpideak jarraituz. Zuhaitz bakoitzak bere kartela eduki ordez, bakarra jarriko dute landatutako basoa identifikatzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *