Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Eskura utzi dio garaipena Erroibidek Araskiri

9 marzo, 2015

Eskura utzi dio garaipena Erroibidek Araskiri

 

ARASKI 50-42 ERROIBIDE-IRUN

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (2), Cristina Gonzalez (8), Maialen Ramirez (3), Leticia Martinez (7), Saioa Altzaga (11), Leire Oregi (2), Nerea Saenz (2) eta Saray Arozena (7).

araskiAtzera pausoa eman zuen larunbatean Emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek Gasteizen. Azken jardunaldietan talde lehiakorra izan ondoren, maila eskasa erakutsi zuen Araskiren aurkakoan. Intentsitate eta kontzentrazio falta agerian utzi zituen Irungo taldeak hasieratik. Ahul ibili zen defentsan, eta erasoan etengabe egin zuen huts. Atsedenaldian 24-16koa irudikatu zuen markagailuak.

Hirugarren laurdenean erreakzio izpi batzuk utzi zituen Erroibidek, baina Araskik garaipenari eutsi zion arazo handirik gabe. Aurkaria urrun uzteko aukera bikaina galdu zuen Ganix Mironek zuzentzen duen taldeak. Erroibidek partida “ulertezina” egin zuela adierazi du entrenatzaileak. Donosti Basket Bera Bera liderra hartuko du igande eguerdian Erroibide-Irunek Artaleku kiroldegian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *