Apirilaren 23an bukatuko da Alde Zaharreko lokalen jabeei egindako deialdia
Apirilaren 23an bukatuko da Alde Zaharreko lokalen jabeei egindako deialdia
Datorren apirilaren 23ra arte irekita dago Alde Zaharreko lokal komertzial hutsen jabeek Alde Zaharraren Berrindartze Planean parte hartzeko epea. Interesa duten jabeek Udaletxeko BAZetik pasa, 943111213 telefonora deitu edota udala@hondarribia.org helbidera datzi dezakete informazioa eskatzeko.
Alde Zaharreko lokal hutsak egokitu, alokatu eta negozio berriak sortzea da Hondarribiko Udalaren helburua, Alde Zaharra dinamizatze aldera. Hori dela eta, lokal hutsak dituztenei dei egin die. Behin esleipendunak zein izango diren erabakita, aurrekontua eginda, eta alderdiek onartuta, obrei ekingo die, lokalak berritzeko eta egokitzeko.
Komertzioak ireki nahi dituztenei egingo die deialdia ondoren. Laguntza ekonomikoak jaso ahal izango dituzte horiek ere. Proiektua Hondarribia Abian izeneko Hondarribiko Enplegu eta Garapen ekonomikorako Planaren barruan dago txertatuta.









Deja una respuesta