Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Real Unionek eman du lehen kolpea

9 abril, 2015

Real Unionek eman du lehen kolpea

 

CASTELLÓ 0-1 REAL UNION

CASTELLÓ: Ruiz, Gracia, Omar (Rubén Suárez, 50′), Selvas, Vazquez, Miki (Mesaguer, 75′), Pruden, Gaby, Canadell, Pablo Suárez (Gallego, 72′), Yagüe.

REAL UNION: Otermin, Urkizu, Arzamendi, Esnaola, Morcillo, Iriondo, Mujika (Mikel Alonso, 78′), Romo, Juan Domínguez, Seguin (Urbieta, 87′), Saizar (Galán, 80′).

GOLA: 0-1: Galán (88′).

EPAILEA: Oscar Ruiz Garía.

iriondo eta arzaFederazio Kopako finaleko joanekoa irabazi du Real Unionek etxetik kanpo, Castalia futbol zelaian. Mendean hartu du Castelló, Galanek neurketaren amaieran egindako golari esker. Partida bizia jokatu dute lehiakideek. Lehen minutuetako elkar ezagutzea eta ohiko kontrol lana gaindituta, norgrehiagokak abiada hartu du lehen gol aukerekin. Graciak egin du lehen saiakera etxekoentzat bosgarren minutuan, buelta erdian baloia zutoinetik hurbil bidalita. Hiru beranduago, Arzamendik burukada indartsuaz errematatu du Seguinek ateratako kornerra, baina atezainak urrundu du. Castellók aukera bikoitza izan du 24.minutuan. Yagüek zutoinera bidali du baloia lehenengo, Esnaolaren hutsa baliatuta. Ondoren Omarrek aldaratzea kanpora bidali du, gola sartzeko dena alde zuenean.

Bigarren zatiak aurrera egin ahala, gero eta itxura sendoagoa eman du Real Unionek. Zelaian gailenduz joan da, hala ere, kosta egin zaio erasoan arriskua sortzea. Morcillo ezustekoa ematen ahalegindu da urrutitik, baina atezainak jaurtiketa gelditu du zangoarekin. Taldeak nekea nabaritzen hasi dira, eta jokalarien desfilea hasi da 72.minututik aurrera. Zulaikaren aldaketek eragina izan dute berdegunean. Alonso eta Galán zelairatu ditu segidan. Castelló baino koska bat gorago jarri dute Union. Husnakoa emaitza txarra ez zen arren, txuribeltzek gola sartzeko estutu dute. 88.minutuan lortu dute saria. Juan Domínguezek baloia berreskuratu eta Galani pasa dio. Aurrelari nafarraren ezkerkadak defentsan jo du, eta baloiak sarerako bidea hartu du. Txuribeltzek ospakizuna esanguratsua izan da. Golaren balioa handia da, abantaila nabarmena ematen diolako Real Unioni, Stadium Galeko partida erabakigarrirako. Garaikurra altxatzeko aukera izango du Aitor Zulaikaren taldeak datorren ostegunean Irunen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *