Astelehenean irekiko dute Uda Abenturan izena emateko epea
Astelehenean irekiko dute Uda Abenturan izena emateko epea
Uztailean egingo dute Hondarribian Uda Abenturaren aurtengo edizioa. Udaleko Gazteria Sailak antolatuko programa da. Aurreko urteetan urpekaritza, arku tiraketa, arraunketa, piragua, edo eskalada egin izan dituzte. 12, 13 eta 14 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Monitoreek euskaraz egingo dute. Bi txanda egingo dituzte, uztailaren 1etik 14ra eta 16tik 29ra. Txanda bakoitzean 40 neska-mutilek parte hartuko dute gehienez. Goiz eta arratsaldeko ordutegia izango du, eta kuota 140 eurokoa izango da.
Izen-ematea apirilaren 13tik 18ra irekiko dute. Izena emateko bi aukera egongo dira. On line egiteko aukera bada aurten, www.hondarribia.org gunean. Bestela, Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke, Javier Ugarte kalean (943 644752). Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 19:30era egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Parte hartu nahi duen gaztearen ondorengo datuak eman beharko dira: izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Erroldan egiaztatuko dituzte datuak.









Deja una respuesta