Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Altxorraren bila ariko dira igandean Herri Olinpiadetan

10 abril, 2015

Altxorraren bila ariko dira igandean Herri Olinpiadetan

 

Altxorraren bila jokoa egingo dute Hondarribiko Herri Olinpiadetako zazpigarren eta azken aurreko saioan. Igandean izango da, apirilaren 12an. 9:30etan jarri dute hitzordua Kai Zaharrean, Uxoa tabernaren pareko “kapullo”an. Taldeek zenbait proba bete beharko dituzte, pistak jarraituta. Baina bikote bana osatu beharko dute proba bakoitzeko. Herri guztian zehar sakabanatuta egongo dira probak. Mugitzeko bizikleta erabili nahi izanez gero, bikoteak elkarrekin joan beharko du bizikletaren gainean. Azken pista hartu eta proba betetzen duen lehen taldeak irabaziko du jokoa, eta altxorra jasoko du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *