Belar artifiziala jarri dute Puntaleko futbol zelaian
10 abril, 2015
Belar artifiziala jarri dute Puntaleko futbol zelaian
Amaitu ditu Hondarribiko Udalak Puntaleko futbol zelaian egindako birmoldaketa lanak. Belar artifiziala jarri dute naturalaren ordez. Hobekuntzak ere burutu dituzte euri urak jasotzeko, putzurik sor ez dadin, eta horrela, kirolaren praktika errazteko.
Construcciones Campezo S.A enpresak burutu ditu lanak azken bi hilabeteetan. Aurrekontua 93.960 eurokoa izan da. Neurri txikiko futbol zelaia da, 38×29’5 metrokoa. Hiriko zelaien zerrenda osatuko du, Amuten, Soroetan, eta Hondartzako kirol eremuan daudenekin batera.
Deja una respuesta