Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Arriskutik hurbil bukatu du Erroibidek lehen itzulia

23 enero, 2015

Arriskutik hurbil bukatu du Erroibidek lehen itzulia

 

GERNIKA 57-48 ERROIBIDE-IRUN

ERROIBIDE-GETXOGernika aurkari zuzenaren etxean galduta bukatu du Lehen Mailako Erroibide-Irunek ligako lehen itzulia. Hasierako intentsitate faltak okertu zuen neurketaren norabidea irundarrentzat. 10-0 irabazten hasi ziren bizkaitarrak. 31-23koarekin iritsi zen atsedenaldia, eta hirugarren laurdenaren hasieran, Izaro Alzak orkatila bihurritu zuen. Markagailuari buelta emateko aukerak ihes egin zion horrela Erroibideri. Sailkapenean, Gernikak aurrea hartu dio Ganix Mironek zuzentzen duen taldeari. Bi talde besterik ez ditu orain atzetik. Gainera, irteera zaila izango du ligako bigarren itzuliari hasiera emateko. Azpeitian jokatuko du larunbatean, bigarren dagoen Zurt Taberna Iraurgiren kontra.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *