Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Euskal Herriko Waterpolo Kopako finala jokatuko dute Bidasoa XXIeko neskek

23 enero, 2015

Euskal Herriko Waterpolo Kopako finala jokatuko dute Bidasoa XXIeko neskek

 

waterpoloBere ibilbidean urrats handia eman du Bidasoa XXIeko emakumeen waterpolo taldeak. Euskal Herriko Kopako lauko finalean izango da igandean, Gasteizko Mendizorrotzan. Santoñaren aurka jokatuko du finalerdia, 10:45ean. Kanporaketa gainditzen baldin badu, arratsaldean izango du finala Leioaren eta Lautadaren arteko finalerdia irabazten duenaren kontra. Doako autobusa antolatu du klubak taldeak zaleen babesa izan dezan Gasteizen. Bulegoetan eman daiteke izena. Autobusa igandean goizeko zortzietan irtengo da Azken Portu kiroldegitik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *