Astelehenean irekiko du Betti Gottik udalekuetan izena emateko epea
20 marzo, 2015
Astelehenean irekiko du Betti Gottik udalekuetan izena emateko epea
Martxoaren 23tik 27ra egin ahal izango dira Betti Gotti elkarteak antolatutako udalekuetan parte hartzeko izen emateak. Internet bidez egiteko aukera egongo da egun horietan, www.bettigotti.com en. Aurrez aurre izena emateko eguna martxoaren 27a izango da, 18:30etatik 20:00etara, Larretxipi kaleko EKT elkartean.
Zozketa martxoaren 28an egingo dute, 16:30etan Irungo ospitale zaharrean. Bi txanda izango dira Betti Gottik antolatutako udalekuetan:
Txikien txanda: abuztuaren 12tik 21era. 8-11 urte (2004-2007). 220€.
Handien txanda: abuztuaren 12tik 23ra. 12-15 urte (2000-2003). 240€
Deja una respuesta