Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Atletismoa eta elkartasuna bildu dituzte Hondarribian

7 noviembre, 2014

 

Atletismoa eta elkartasuna bildu dituzte Hondarribian.

“Town of runners” dokumentala ikusi ahal izango da ostiralean Hondarribiko Itxas Etxean Auditoriumean (20:00). Etiopiako Bekoji herriaren inguruko ikus-entzunezkoa da. Ia 17.000 biztanleko herria da Bekoji, Addis Abeba hiriburuaren hegoaldean dago, eta mundu mailako atletismo txapeldunak eman ditu. “Bekoki herriren garapena sustatzea da proiektuaren helburua”, azaldu du Nacho Eguren “Town of runners” ekimenaren antolatzaileak.

Dokumentalaren ondoren mahaingurua izango da, eta Joseba Sarriegi ariko da moderatzaile lanean. Biruk Fikadu eta Sentayehu Eshetu etiopiarrek ere parte hartuko dute. Hondarribian daude kirolariok hamar egunez. Bisitaren eta dokumentalaren proiekzioaren harira, Gorka Irisarri Danontzat Gastrotekako sukaldaria hiriko hainbat ostalarirekin harremanetan jarri da. Etiopiarekin familia lotura dauka sukaldariak, eta haren ekimenez, Etiopiako pintxoak egin eta euren tabernetan salgai jarri dituzte ostalariek. Ardoka Vinoteka, Bar Ignacio, Sardara, Txantxangorri, Gran Sol, Aizpea, Danontzat Gastroteka eta Irungo Kabigorri dira ekimenean parte hartuko duten tabernak.

Dokumentala ikusteko sarrerak 4 eurotan daude salgai, www.kutxabank.com. Ostiralean ere erosi ahal izango dira, emanaldia baino ordu lehenago, Itsas Etxea Auditoriumean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *