Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

“La Traviata” klasikoaren egokitzapena eskainiko dute igandean Itxas Etxean

7 noviembre, 2014

 

“La Traviata” klasikoaren egokitzapena eskainiko dute igandean Itxas Etxean

“La Traviata” operaren egokitzapena eskainiko du Camerata Lírica de España taldeak igandean Itxas Etxean (19:30). Antzezlanean oinarritutako moldaketa da, eta arrakasta izan du orain arte. Taldea biran dabil, Madrilen, Valentzian, Gaztela Mantxan, Gaztela Leonen, Aragoin eta Extremaduran izan da Hondarribian baino lehenago.

Giuseppe Verdiren “La Traviata” azken ehun urteetan gehien antzeztu den operetako bat da. 1853 an estreinatu zenetik, munduko antzoki nagusietan izan da. “La Traviata”rekin, Giuseppe Verdik heldutasuna lortu zuen musika arloan, gizatasunez jositako pertsonaiei eta trama errealistari esker. Obra Parisen kokatuta dago, XIX.mendearen amaieran. Alfred Germont-en maitasuna lortzeko Violeta Valeryk izandako borroka kontatzen du.

Camerata Lírica espainiar mundu lirikoan ibilbide luzea izan duen konpainia da. 2000an sortu zen, eta 600 ekitaldi baino gehiago eskaini ditu estatu osoan zehar. Ondorengo obrak antzeztu izan ditu: “Cosí fan tutte”, “L’elisir d’amore”, “Il Barbiere di Siviglia” eta “Die zauberflöte”. Taldea erkidego ezberdinetatik hautatutako abeslari eta musikariek osatzen dute ( Alfredo Kraus, Plácido Domingo, Carlo Bergonzi, Teresa Berganza…).

“La Traviata” ikusteko sarrerak 8 eurotan daude salgai, www.kutxabank.com web orrian. Igandean ere erosi ahal izango dira, Itsas Etxeko sarreran bertan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenago.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *