Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ozta-ozta lortu du garaipena Bidasoa-Irunek

9 noviembre, 2014

 

Ozta-ozta lortu du garaipena Bidasoa-Irunek

BIDASOA-IRUN 30-29 ACADEMIA OCTAVIO BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero, Trkulja (3), Crowley (5), Revin, Muiña (3), Azkue (8). Zubiria, Vazquez, Iriarte, Zildzic (4), Gimeno (5), Jauregi, Fuentes (2). ACADEMIA OCTAVIO: García, Méndez (2), Hermida (4), Corcera (1), Sedano (8), Silva (10), Queiros (2). Salazar (1), Conde, Quintas (1), Veiga, Batán, León, Figuerido. MARKAGAILUA: 3-1, 5-5, 8-8, 12-10, 13-12 (atsedenaldia); 18-15, 20-16, 22-18, 24-23, 28-27, 30-29. EPAILEAK: Gutiérrez Quintano eta Elordui Elorrieta. BESTELAKOAK: Norgehiagokaren aurretik, Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariek omenaldia jaso dute, udan lortutako TKE San Miguel Liga dela eta.

Azken minutura arte sufritu behar izan du Bidasoak Academia Octavio mendean hartzeko. Hasieratik markagailuan aurretik ibili diren arren, irundarrek ez dute partida hautsi, eta bizirik mantendu dute aurkaria. Emozioz beteriko amaieran, Bidasoa irten da garaile. Beharrezko bi puntu bildu ditu Fernando Bolearen taldeak. Etxetik kanpo ez dabil fin, beraz, Artalekun irabaztea beharrezko bihurtu da Bidasoarentzat.

Aurkari lehiakorra izan da Octavio. Defentsa zabalarekin egin nahi izan dio aurre Bidasoari, eta emaitza ona eman dio planteamenduak. Zailtasun handia izan du etxeko taldeak galiziarren aterako bidea aurkitzeko. Gainera, jokalarien abiadurari eta mugikortasunari esker, bidasoarren defentsan hutsuneak etengabe aurkitu ditu Octaviok. Lehenengo zatia berdindua izan da markagailuari dagokionez.

Partida ez hautsi izanaren zigorra Bigarrenaren hasieran defentsako intentsitatea jaitsi du Octaviok. Hori dela eta, Bidasoak markagailuan aldentzea lortu du. Erasoko jokaldi ederren sortarekin, sei goleko aldea ere hartu dute etxekoek (22-16). Baina ordu laurdena bete baino lehenago, kaporatze festa hasi da epailearen aldetik. Bi minutuko hiru zigor jaso ditu Bidasoak ia segidan, eta 22-19ra hurbildu da Octavio. Garaipenean sinesten hasi da orduan talde galiziarra. Azken minutuetan tentsioak hartu du Artaleku kiroldegia. Octaviok defentsa zabaldu eta arriskatzeko hautua egin du. Pista osoan egindako presioari esker, gol bakarrera hurbildu da lau aldiz. Baina ez du berdintzea lortu. Eskuin hegaletik, Alexis Gimenok hartu du Bidasoa aurretik mantentzeko ardura. Kataluniarrak sartu ditu irundarren azken hiru golak. Hala ere, azken minutuan berdintzeko baloi jabetza izan du Academia Octaviok. Ez du erasoan asmatu, eta Bidasoak denbora igarotzen utzi du, bi puntuak Artalekun gera zitezen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *