Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Aukera ona galdu du Hondarribia Eskubaloiak

16 diciembre, 2014

Aukera ona galdu du Hondarribia Eskubaloiak

 

HONDARRIBIA ESKUBALOIA 26-28 BETI-ONAK

mikel vazquezPorrot estu bezain mingarria jasan zuen igandean Estatuko Lehen Mailako Hondarribia Eskubaloiak. Beti-Onak aurkari zuzena izan zuen parean, baina ezin izan zuen sailkapenean atzean uzteko aukera baliatu. Ondo hasi zen etxeko taldea, markagailuan agintzen. 9-5eko aldea ere izan zuen 13.minutuan. Hala ere, atsedenaldirako markagailua berdintzea lortu zuten nafarrek (15-15). Oreka nagusi izan zen bigarren zatian zehar. Bost minutu falta zirela 25-25ekoa zen emaitza. Baina norgehiagokaren azken zati erabakigarrian, kanpoko taldea hobea izan zen. Porrotarekin, Hondarribiak behera egin du sailkapenean. Jaitsiera postuan dagoen Ereintzarekin berdinduta dago De la Hazaren taldea. Larunbatean jokatuko du Hondarribiak urteko azken partida, Arrasaten.

Euskal Ligan, HTG Express Bidasoak laugarren sailkatua den Txiki Polit Zarautz menderatu zuen igandean Uranzun (34-29). Bost puntuko aldea mantentzen du Pedro Salcedoren taldeak saikapeneko bigarrenarekiko. Etxean jokatuko du berriro hurrengo jardunaldian Bidasoaren filialak. Ereintzaren bigarren taldea hartuko du igande eguerdian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *