Urteari amaiera ona eman dio Hendaiako Stadek
Urteari amaiera ona eman dio Hendaiako Stadek
FLEURANCE 17-20 HENDAIA
Garaipena lortu du Hendaiak 2014.urteko azken norgehiagokan. Etxetik kanpo irabazi zion igandean Fleuranci. Lehen zatian bideratu zuten neurketa xuriek, hamaika puntuko aldearekin iritsi baitziren atsedenaldira (9-20). Etxeko taldeak ez zuen amore eman, eta estu hartu zuen Hendaia partidaren azken txanpan. Defentsako bonuseko puntua lortu zuen, baina gainontzeko hirurek Hendaiarako bidea hartu zuten. Azpimarratzekoa da hirugarren den Nafarroak St Medard liderra gainditu zuela. Ondorioz, estutu egin da Fédérale 2ko zortzigarren multzoko lehen hiru sailkatuen arteko diferentzia. Hendaia multzoko bigarren tokian dago. Urtarrilaren 11n jokatuko du hurrengo neurketa, Aramits taldearen etxean.
Irundarren garaipena
Zaisa-Irun Rugby Taldeak Elorrio menderatu zuen larunbatean Plaiaundin (19-12). Seigarren postuan dago Euskal Ligako Bigarren Mailako sailkapenean. Asteburuan Donostian jokatuko dute beltzek, Bera Bera Bren kontra.









Deja una respuesta