Puntu baliotsua eskuratu du Mariñok Añorgan
Puntu baliotsua eskuratu du Mariñok Añorgan
AÑORGA 1-1 MARIÑO
Irteera zaila izan zuen arren, puntu garrantzitsua lortu zuen larunbatean Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Bana egin zuen Añorgan, beste behin ere defentsako lan sendoa egin ondoren. Bosgarren berdinketa dute dagoeneko irundarrek. Talde gogorra osatzen dute, eta lan zaila izaten ari da aurkarientzat Mariño gainditzea. Bederatzigarren postuan daude Gorka Álvarezen neskak sailkapen nagusian. Hamalau puntu dituzte, jaitsiera postuan dagoen Gazte Berriak taldearen bikoitza dagoeneko. Hortaz, lasai hartuko du Mariñok Gabonetako etenaldi luzea. Urtarrilaren 11n izango du hurrengo hitzordua.
Emaitza kontrajarriak Erregionalean
Zeharo ezberdina izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean ari diren Hondarribiarentzat eta Real Union Brentzat. Berdeek 0-2 galdu zuten larunbatean Martuteneren kontra. Azken aurreko postuan daude, jaisteko arriskuan. Filial txuribeltzak, berriz, 2-1 irabazi zuen Usurbilen kontra Galen. Bederatzigarren postuan daude irundarrak, hogei punturekin. Etxetik kanpo ariko dira bi talde bidasoarrak asteburuan.
Deja una respuesta