Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Aurrekontu parte hartzaileetako bileren balorazio positiboa egin du Udalak

18 noviembre, 2014

Aurrekontu parte hartzaileetako bileren balorazio positiboa egin du Udalak

Bukatu da Irungo udal aurrekontuak erabakitze aldera abiatutako parte hartze prozesuaren lehen fasea. Milioi eta erdi zertara bideratuko dituen erabakitzeko aukera eman nahi izan die Udalak herritarrei, urrian abiatutako prozesuaren bidez. Guztira, 65 milioi euro ingurukoa da Irungo Udalaren aurrekontua. Parte hartzeko bi bide izan dira: www.irun.org/presupuestosparticipativos web gunea, edo Irungo toki ezberdinetan egindako bilerak.

Bost bilera egin dituzte, eta 332 parte hartzaile izan dira guztira horietan. Batzuek errepikatu izan dute, 300 inguru dira, beraz, bileretan egon diren pertsonak. Hala ere, kopuruarekin “pozik” daudela baieztatu du Pedro Aledre parte hartze arduradunak. Jose Antonio Santano alkateak gogoratu du dinamika berria izan dela: “Jendeak ez dauka horrelako ohiturarik. Hala ere, ondo ulertu du ideia”. Internet bidez 540 proposamen jaso ditu Irungo Udalak.

Gazteen presentzia eskasa

Gazteen parte hartzean egon da prozesuaren hutsune handienetako bat. Aurrekontuko 200.000 euroren etorkizunaren inguruan eztabaidatu ahal izan dute. Baina, bileretan hogei pertsona ere ez dira hurbildu. Kopuru “eskasa” dela onartu du Jose Antonio Santano alkateak: “Arrazoiak aztertu beharko ditugu, etorkizunean kopuru hori handitzeko asmoz”. Internet bidez, berriz, gazteen 70 proposamen jaso dituzte.

Interneten jasotako eta bileretan landutako proposamenak aztertzen ari dira udaleko sail ezberdinetan. Aldez aurretik adostutako baldintzak betetzen dituztenak hautatuko dituzte. 50 proiektu inguru izango dira guztira. Horien artean bozkatzeko aukera egongo da prozesuaren bigarren fasean, azaroaren 24tik 30era. Internet bidez bozkatu ahal izango dute irundarrek, baita BAZ bulegoan ere.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *