Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Errandonea, Muñoz eta Garrantxo, onenen artean

18 noviembre, 2014

Errandonea, Muñoz eta Garrantxo, onenen artean

Hiru bidasoar daude Espainiako Atletismo Federazioak ematen dituen sarietarako izendatuta. Urtarrilaren 17an sarituko dituzte 2013/2014 denboraldiko atleta, talde eta entrenatzaile onenak. Horretarako, internet bidez aukera ezberdinak bozkatu daitezke. Junior mailako gizonezko onenen artean, Txingudi Atletismo Taldeko Juanjo Garrantxo irundarra dago. 23 urtez azpiko emakumeetan, berriz, Super Amara BATeko Teresa Errandonea. Bere entrenatzaile den Ibon Muñoz ere zerrendan dago, ezusteko entrenatzaileen artean. Abenduaren 11ra arte bozkatu daiteke,  http://www.rfea.es/mejores2014/ web gunean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *