Kantua eta bazkaria uztartuko dituzte igandean Hondarribian
18 noviembre, 2014
Kantua eta bazkaria uztartuko dituzte igandean Hondarribian
Hondarribiko Zumardiaren parean dagoen Damarri plazatxoan egingo dute “Kalean Kantuz” ekimenaren hurrengo saioa. Igandean izango da, eguerdiko hamabietan. Bertaratzen direnek euskal kantuen liburuxka jasoko dute, taldean abestu ahal izateko. Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du “Kalean Kantuz” ekimena, eta herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera. Ondoren, Klink Elkartearen laguntzarekin antolatutako bazkariaz gozatu ahal izango dute. Bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi beharra dago, Klink Elkartean bertan, Kai Alde gozotegian, Alzaga urdaiazpiko dendan edo Batzokian. 20 eurotan daude salgai.









Deja una respuesta