Guadalupeko Gotorlekua bisitatu daiteke larunbatero
18 noviembre, 2014
Guadalupeko Gotorlekua bisitatu daiteke larunbatero
Guadalupeko Gotorlekua ezagutzeko bisitak antolatzen ditu larunbatero Arma Plaza Fundazioak. Goizeko hamaiketan hasten dira, eta ordu beteko iraupena izaten dute. Pertsonako sei euroko prezioa izaten dute bisitek.
Bisita aurrera ateratzeko, zortzi laguneko taldea behar izaten da gutxienez. Hori dela eta, aldez aurretik erreserba egin beharra dago, 943 64 46 23 telefonoan eta Arma Plaza turismo informazio gunean. Helbide elektroniko bidez ere egin daiteke: info@armaplaza.net. Erreserbak egiteko epea ostegunetan bukatuko da, arratsaldeko seietan.









Deja una respuesta