Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Azken txanpan ihes egin dio partidak Hondarribiari

29 enero, 2015

Azken txanpan ihes egin dio partidak Hondarribiari

 

PULPO 31-29 HONDARRIBIA

hondarribiaEzustekoa emanda Zumaian irabaztetik hurbil izan zen larunbatean Estatuko Lehen Mailako Hondarribia Eskubaloia. Neurketa txukuna egin zuen, eta azken minutuetara arte izan zuen Pulpo menderatzeko aukera. Lehen zatian kanpokoenak izan ziren markagailuko abantaila gehienak, baina 12-11 aurreratzea lortu zuten etxekoek atsedenaldirako. Bigarren zatiaren hasieran ere fin ibili zen Hondarribia. Bi goleko abantaila zeukan azken hamar minutuetan sartzerakoan (22-24).

Hortik aurrera, pilatutako nekea nabaritzen hasi ziren berdeak. Pulpo baino lau jokalari gutxiagorekin aritu zen Hondarribia, eta azken txanpan agerian gelditu zen aldea. 27-27 berdintzea lortu zuten hondarribiarrek 25.minutuan, baina hortik aurrera, zumaiarrena izan zen neurketa. Tolosa Eskubaloia hartuko du Hondarribiak igande eguerdian, Hondartza Kiroldegian. Joan den urtean Bidasoan aritu ziren bost jokalari ari dira aurten Tolosan.

Konfiantza berreskuratu du Bidasoa Bk

Aurreko bi jardunaldietan puntu bakarra bildu ondoren, Euskal Ligako sailkapeneko bigarrenaren aurka irabazi zuen igandean HTG Express Bidasoa Bk. 28-26 menderatu zuen Gure Auzune arabarra. Mamuak uxatu ditu horrela filial irundarrak. Bosgarren tokian dagoen Urdulizen etxean jokatuko du larunbatean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *