Kazerolada deitu du TASek larunbaterako
Kazerolada deitu du TASek larunbaterako
Irunen izan diren azken erasoen aurrean, elkarretaratze-kazerolada deitu du TAS-Txingudi Anti Sexista plataformak larunbaterako. Eguerdiko hamabietan izango da, Ricardo Alberdi kalean, Palmera-Monteroko Tahonaren atzean. Erasoak salatzeaz gain, horiek pairatu dituzten emakumeei elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diete TASeko kideek. Baina sare sozialetan “bolo-bolo” zabaldu diren mezuekin kezkatuta daudela ere azpimarratu dute: “Erasotzaileak jatorri konkretu batekoa izateak, bihurtzen al ditu bere jatorri bereko guztiak konplize? Erasotzailea bertan jaiotakoa denean populazio txuri guztia iraintzen eta seinalatzen hasten gara?”. Arrazismoa eta alarma soziala alde batera utzita, herritarren arteko aliantza eta elkartasuna beharrezkoa dela nabarmendu du TASek. Erakundeei, “prebentzioa” eta gaiaren lanketa “serioa” egin dezaten eskatu diete.









Deja una respuesta