Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Azken txanpan sartu da euskararen hilabetea Hendaian

17 marzo, 2015

Azken txanpan sartu da euskararen hilabetea Hendaian

 

igerabideAzken astea izango du Hendaia Euskaraz euskararen hilabeteak asteburutik aurrera. Igandean, martxoaren 22an, Udaberriko Besta izango da Daniel Ugarte pilotalekuan, Akelarre elkarteak antolatuta. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Txo, Mikmak txikia” antzerkia eskainiko dute, Seaskako Integrazio Batzordearen alde. Hendaiako Turismo Bulegoan edo Irungo Oskarbi liburu dendan eros daitezke sarrerak.

Martxoaren 27an, “Lloba” ikuskizuna emango dute Moi Moi eta Baxter and Rojos taldeek Mendi Zolan kulturgunean. Musika, dantza eta bideoa uztartuko dituzte, 50 minutuko ikuskizunean. Mendi Zolanen bertan eros daitezke sarrerak, 12 eurotan (Prezio murriztua: 5€). Euskararen hilabetea amaitzeko, “haikuak”, Japoniako olerki laburrak euskaraz idazteko tailerra eskainiko du Juan Kruz Igerabide idazleak, CPIE Euskal Itsasbazterra elkartearen eskutik. Martxoaren 28an izango da, 9:30etatik 12:30etara, Nekatoenea baserritik abiatuta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *