Eliz Musikaldia egingo dute Hondarribian hurrengo bi asteburuetan
17 marzo, 2015
Eliz Musikaldia egingo dute Hondarribian hurrengo bi asteburuetan
33 urte beteko ditu aurten Hondarribiko Eliz Musika Zikloak. Euskadiko eliz musikaldietan beteranoena da. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzak antolatzen du, Hondarribiko Elizaren eta Udalaren laguntzarekin. Kontzertu guztiak Alde Zaharreko Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Elizan izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Martxoaren 21ean Iruñeako Ganbera Abesbatza ariko da. 22an Irungo Ametsa eta Ma Non Troppo Orkestra. Hurrengo asteburuan aldiz, Oñatiko Ganbara Abesbatza 28an, eta zikloari amaiera emateko, herriko taldeek parte hartuko dute, Xatz Eskifaiak eta Eskifaia Abesbatzak.
Deja una respuesta