Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Norgehiagoka estua izan du Zaisa-Irunek

18 marzo, 2015

Norgehiagoka estua izan du Zaisa-Irunek

 

LA UNICA B 5-6 ZAISA-IRUN

Unica-irunrtKostata, baina hamargarrena gehitu dio Zaisa-Irun Rugby Taldeak garaipenen segidari. Ozta-ozta irabazi zuen larunbatean Arazurin, Nafarroan. Neurketa orekatua izan zen La Unica Bren kontrakoa. Ugo Ponciniren bi jaurtiketa aski izan zitzaizkion Irungo taldeari garaipena eskuratzeko. La Unicaren entseguak arriskuan jarri zuen, baina abantailari eustea lortu zuten beltzek. Asteburuan atsedena hartuko du Irunek, eta hurrengo hitzordua prestatzeko denbora izango du. Beharko du gainera, Kanpazar Arratsate liderra hartuko duelako martxoaren 29an Plaiaundin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *