Martxoaren 23an irekiko dute Udalaren Haur Eskolan izena emateko epea
Martxoaren 23an irekiko dute Irungo Udalaren Haur Eskolan izena emateko epea
2013tik aurrera jaiotako haurrak Udalaren Haur Eskolara eramateko aukera izango dute gurasoek. Astelehenean, martxoaren 23an irekiko dute aurrematrikula egiteko epea. HAZ Herritarra Atenditzeko Zerbitzuan edo www.irun.org web gunean egin daiteke. Horretarako, eskatzaileak sinadura elektronikoa beharko du.
Behin behineko zerrendak argitaratu ondoren, alegazioak aurkezteko aukera emango dute.Behin betiko zerrendek zehaztuko dute zein ikaslek jasoko duten zerbitzua eta zeintzuk geratuko diren itxarote-zerrendan.Aplikatuko diren baremoak ondorengoak izango dira: familiaren diru-sarrerak, anai-arreben kopurua, gurasoen lan egoera, guraso bakarreko familiak diren eta elbarriren bat dagoen.
Udaleko Haur Eskolak 77 plazako edukiera du. Martxoaren 25ean ate irekien jardunaldia egingo dute, 16:30etan. Horrela, zerbitzua ezagutu nahi duten familiek azpiegitura eta langileak ikusi ahal izango dituzte. Haur Eskola Uztapide Bertsolaria kaleko 1.go zenbakian dago. Informazio gehigarria jaso daiteke (oinarriak, inprimakiak, etab.), www.irun.org helbidean eta 010 telefono zenbakian.









Deja una respuesta