Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Federazio Kopako finala jokatuko du Real Unionek

18 marzo, 2015

Federazio Kopako finala jokatuko du Real Unionek

 

REAL UNION 2-0 LINARES

REAL UNION: Otermin, Azkoiti, Arzamendi, Esnaola, Ibarbia, Rodellar, Iriondo, Mujika, Goikoetxea (Juan Domínguez, 54′), Ozkoidi (Silas, 65′), Galán (Romo, 75′).

LINARES: Sanchez, Bauti, Rubio (Quesada, 64′), Chico, Sanabria, Vicente, Garrido, Lara (Gamiz, 45′), Juanfran, Elady (Calves, 45′), Payan.

GOLAK: 1-0: Ozkoidi (1′). 2-0: Goikoetxea (6′).

EPAILEA: Villaquerin Bidegain. Txartel horiak: Mujika, Juan Domínguez (Real Union); Sanabria, Vicente, Elady, Payan (Linares). Txartel gorria: Calves (Linares).

goikoLinaresi Stadium Galen irabazita, Federazio Kopako finalerdia gainditu du Real Unionek. Finala jokatuko du, Castelloren kontra. Neurketa lasaia izan da, oro har, talde txuribeltzarentzat. Batez ere, seigarren minuturako bi goleko abantaila zeukalako markagailuan. Lehen minutuan sartu du gola Josu Ozkoidik, falta jaurtiketa eder batekin. Bost minutu beranduago, Goikoetxeak bigarrena egin du korner baten aldaratzean. Jarraian izan du Linaresek aukerarik onena, baina Oterminek moztu du baloia, Juanfranek jo aurretik. Hasiera zoro horren ondoren, baretu egin da norgehiagoka. Eroso aritu da Real Union. Baloiaren jabetza eduki du, gol aukera argirik sortu ez badu ere.

Bigarren zatian indartsu irten da Linares. Gola behar zuen, eta asmoa eta ahalegina, behintzat, erakutsi ditu. Baina Galanek eduki du abagunerik onena, 53.minutuan. Baloia bultzatu besterik egin behar ez zuenean, gehiegi itxaron du, eta defentsa agertu da azkenean jaurtiketa oztopatzera. Segidan ateratako kornerrean, atezainak gelditu du Goikoetxeren bolea gogorra. 75.minutuan Eneko Romo sartu du Zulaikak Galanen ordez, Unionek zelai erdian nagusitasuna galdu duen seinale. Linares gora egiten ari zen, baina lehiatik irten egin da falta zentzugabeak egiten hasi denean. Azkenean Calvesek txartel gorria ikusi du, eta hamar jokalarirekin utzi du kanpoko taldea. Irundarrek ez dute burua galdu, norgehiagokaren kontrolari eutsi diote. Silasek eduki du azken azken aukera, baina eskuineko hankarekin jo nahi izanagatik, hirugarren golari ihes egiten utzi dio. Hala ere, garaipen argiarekin finalerako txartela eskuratu du Real Unionek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *