Azken urteotako Aste Santurik onena izan du Hondarribiak turismoaren arloan
7 abril, 2015
Azken urteotako Aste Santurik onena izan du Hondarribiak turismoaren arloan
3.407 bisitari pasa dira Aste Santuko egunetan Hondarribiko turismo bulegotik. Ostirala, larunbata eta osteguna izan dira, hurrenez hurren, jende gehien erakarri dituzten egunak. Jatorriari dagokionez, gehienak Euskal Herrikoak, Kataluniakoak eta Madrilgoak izan dira. Frantziarrak ere hurbildu dira, asteburuan eta Pazko Astelehenean. Bizpahiru egun pasa dituzte askok, baina batez ere egun pasa etorri den bisitarien kopurua handitu da. Arma Plaza Fundazioak egunero antolatu ditu bisita gidatuak Alde Zaharrean eta Guadapuleko Gotorlekuan. Hondarribiari buruzko ia 4000 liburuxka banatu dituzte Gipuzkoa osoan eta Iparraldean.









Deja una respuesta