Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Proba gogorra gainditu du Real Unionek

2 abril, 2015

Proba gogorra gainditu du Real Unionek

 

REAL UNION 1-0 LEIOA

REAL UNION: Tena, Azkoiti (Urkizu, 46′), Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Galán, Romo, Juan, Ozkoidi (Mikel Alonso, 77′), Goikoetxea (Silas, 46′).

LEIOA: Iturrioz, Garmendia (Polanco, 56′), Simón, Córdoba, Alaña, Diakité, Gabilondo, Paredes (Joel, 64′), Reguero (Endika, 75′), Sergio, Vitoria.

GOLA: 1-0: Galán (50′).

EPAILEA: Fuente Martín. Txartel horiak: Reguero, Simón, Alaña, Córdoba, Diakité (Leioa); Romo, Esnaola, Morcillo, Galán (Real Union).

galánNorgehiagoka itxia izan da Leioaren aurkakoa. Jokoa ez da ikusgarria izan, eta gol aukera gutxi eduki dituzte lehiakideek. Hala ere, Real Unionek hiru puntuak biltzea lortu du Stadium Galen. Lan ikaragarria egin behar izan du horretarako. Ez hori bakarrik, talde bizkaitarrak planteamentua aldatzera behartu du Zulaikaren taldea. Lehen zatian ez da eroso aritu, Leioak zelai erdiko pasabidea ondo itxi duelako. Itxura sendoa eman du kanpoko taldeak, gol aukera argirik izan ez badu ere.

Traba gainditzeko modua aurkitzen ahalegindu da Aitor Zulaika entrenatzailea. Bigarren zatirako, Silas eta Urkizu zelairatu ditu, erasoko jokoa hegaletara mugitzeko. Bizitasuna eman dio aldaketak Unioni, eta 50.minutuan abantaila hartzea lortu du. Silasek eraman du baloia ezker hegaletik areara. Pase ona egin dio Galani, eta aurrelariak ezkerrez jo du baloia, gola sartzeko. Abantailak ez du lasaitasuna berarekin ekarri. Leioak gora egin du, eta gol aukerak sortzeko gai izan da. Tenak gelditu ditu Vitoriaren bi saiakerak.

Norgehiagoka amaitzeko ordu laurdena falta zenean, Mikel Alonso sartu du Zulaikak, Ozkoidiren ordez. Sendotasuna eta oreka irabazi ditu talde txuribeltzak, eta arazo handirik gabe eutsi dio garaipenari. 57 punturekin, lauko abantaila du dagoeneko Real Unionek bosgarren sailkatuarekiko. Ostegunean Federazio Kopako finalari ekingo dio talde txuribeltzak. Joaneko partida jokatuko du, Castellóko Castalia futbol zelaian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *