Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Baigorriko derbia galdu du Hendaiak

30 marzo, 2015

Baigorriko derbia galdu du Hendaiak

 

NAFARROA 18-12 HENDAIA

hendaia baigorrinNafarroaren etxean galdu zuen Hendaiak igandean, ligako azken aurreko jardunaldian. Lehen itzuliko derbian galdu ondoren, mendekua hartu zuten behenafartarrek. Ezustean hartu zituzten xuriak, erasoko joko biziarekin. Lehen zatian lortu zuten abantaila aski izan zitzaien norgehiagoka irabazteko (18-6).Bigarrenean behera egin zuen intentsitateak, zelaiaren egoera txarrak eta nekeak eraginda. Hendaia hobeto aritu zen, defentsan batez ere, baina ez zen gai izan atsedenaldiaren aurretik galdutakoa berreskuratzeko.

St.Médard liderrak ere bere partida galdu zuen. Ondorioz, azken jardunaldiak erabakiko du zein izango den ligako txapeldun. Hendaiak Miélan-Mirande hartuko du, eta St.Médardek Lourdes. Apirilaren 19an izango dira norgehiagokak.

Liderraren aurka berdindu du Irunek

Kanpazar Arrasate liderraren kontra berdindu zuen Zaisa-Irun Rugby Taldeak larunbatean Plaiaundin. Hamar garaipeneko segida apurtu dute horrela beltzek, baina emaitza ontzat eman daiteke. Laugarrenarekiko sei puntuko aldea du Irunek, liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean. Elorrion jokatuko du hurrengo partida, apirilaren 12an.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *