Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bigarren Mailan jarraituko du Mariñok

30 marzo, 2015

Bigarren Mailan jarraituko du Mariñok

 

MARIÑO 3-0 ARAGONESA

2ª division femenina 2Liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean, denboraldiko helburua matematikoki bete du Mariñok. Emakumeen Bigarren Mailari eutsi dio. Aragonesaren kontrako garaipen argiarekin lortu zuen, larunbatean Landetxan. Mailara igo berria izanagatik ere, denboraldi txukuna egin du Gorka Alvarezek zuzentzen duen taldeak. Talde sendoa osatu dute neskek defentsan, eta baloia jokatzen ere fin ibili dira norgehiagoka askotan. Sailkapenaren erdian egonkortzea lortu dute. Zortzigarren postuan eman dute denboraldiaren zati handi bat, baina azken hiru jardunaldietan, Añorga gaindituta zazpigarren izaten saiatuko dira. Apirilaren 12an San Ignaciori egingo diote bisita.

Emaitza onak Ohorezko Erregionalean

Azken jardunaldietako zalantzak baztertu zituen larunbatean Real Union Bk. 3-0 menderatu zuen Martutene talde donostiarra Stadium Galen. Hondarribiak ontzat eman dezakeen puntua eskuratu zuen igandean Hondartzan, Aloña Mendi aurkari zuzenaren aurka. Hutsean amaitu zen neurketa. Zazpi puntuko aldea dute berdeek jaitsiera postuekiko, liga bukatzeko sei jardunaldi falta direnean. Apirilaren 19ra arte partidarik ez dute jokatuko Erregionaleko taldeek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *