Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Borobila izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean

10 marzo, 2015

Borobila izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean

 

BETI GAZTE 0-1 HONDARRIBIA

ALOÑA MENDI 0-1 REAL UNION B

 

DSC02030Ohorezko Erregionalean ari diren Behe Bidasoa eskualdeko bi taldeek irabazi dute asteburuan. Etxetik kanpo lortu dituzte hiruna putu. Hondarribiak behar-beharrezko zuen garaipena eskuratu zuen larunbatean Lesakan. 0-1 menderatu zuen Beti Gazte. Sailkapenean Usurbil aurreratu dute berdeek, baina jaitsiera postuetan daude oraindik. Dena den, badute baikor izateko arrazoirik. Beste hiru talde daude aurretik, puntu bakar bateko tartean.

Real Union Bk bigarren garaipena eskuratu du segidan, eta ahaztu du jaitsieraren arriskua. 0-1 irabazi zuen filialak igandean Oñatin, Aloña Mendiren aurkakoan. Sailkapeneko hamargarren tokian daude txuribeltzak, hogeita hamabi punturekin. Bederatzi jardunaldi gelditzen dira Ohorezko Erregionaleko liga bukatzeko.

Gasteizen berdindu du Mariñok

Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok puntu bat bildu zuen igande goizean Gasteizen, Aurreraren kontra (3-3). Sailkapeneko zortzigarren tokian daude irundarrak, hogeita zazpi punturekin. Igande goizean Ardoi talde nafarra hartuko dute Landetxan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *