Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Abian da III.Ondareen Foroa Hondarribian

10 marzo, 2015

Abian da III.Ondareen Foroa Hondarribian

 

III-FORO PATRIMONIO electronico-page-001 1Ondare historikoa eta gastronomia batuko ditu igandera arte, III.Hondarribia Ondareen Foroak. Udalak eta Arma Plaza Fundazioak antolatu dute. Hitzaldiak, erakusketak, liburuen-aurkezpenak eta sukaldaritzarekin lotutako jarduerak izango dira aste osoan zehar Hondarribian. “Esku artean altxorra daukagu, eta guk baloratu egin behar dugu barne ikuspegitik. Kanpora begira, gure ondarearen internazionalizazio bat bilatzen ari gara azken urteotan eta horretarako baliabideak bilatzen”, azaldu du Aitor Kerejeta alkateak.

Atzo Japoniako Tsuruoka hiriko delegazioari harrera egin zioten Udaletxeko Areto Nagusian. Hiru sukaldari etorri dira, eta afariak eskainiko dituzte asteburuan Hondarribiko jatetxe ezberdinetan, Ostalaritza Elkartearen laguntzari esker. Gastronomiaz gain, beste ardatza arkitektura izango da. Gotortutako hirien ondarea aztertuko dute, hainbat unibertsitatetako adituen parte hartzearekin: Miami, Cartagena de Indias, Buenos Aires, Navarrenx, Figueres, Jaca eta Iruñea. Erdigunea Paradorea izango da.

Egitarau osoa:  http://www.hondarribia.eus/dokumentuak/menu/201536105259_ONDARE-PATRIMONIO%20PROGRAMA%20III%20Foroa.pdf

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *