Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Lehen zatian besterik ez dio eutsi Gaztedik Zaisa-Iruni

10 marzo, 2015

Lehen zatian besterik ez dio eutsi Gaztedik Zaisa-Iruni

 

ZAISA-IRUN 40-10 GAZTEDI B

GaztediGasteizko Gaztedi B taldea gainditu zuen larunbatean Zaisa-Irunek Plaiaundin. Hasierako oreka apurtuta, garaipen argia eskuratu zuten beltzek. 32.minutuan lortu zuen entseguak itxaropena eman zion Gaztediri. Baina ordurako 14-5 galtzen ari zen. Atsedenaldiaren aurretik entsegua eta transformazioa lortu zituen Irunek, eta ia erabakita utzi zuen norgehiagoka aldagelarako bidea hartu baino lehen.

Bigarren zatian behera egin zuen kanpoko taldearen intentsitateak. Irundarrek abantaila handitzeko baliatu zuten aukera. Azken momentuko erlaxazioak eragin zuen Gaztediren bigarren entsegua, 80.minutuan. Sailkapeneko hirugarren tokian jarraitzen dute beltzek larunbateko garaipenari esker. Baina lau puntu gutxiago besterik ez ditu atzetik dagoen Getxo Ck. Larunbatean Iruñean jokatuko du Irunek, La Única Bren kontra (16:00).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *