Onintza Irigoien eta Yose Alvarez saritu dituzte Asun Casasola ipuin lehiaketan
Onintza Irigoien eta Yose Alvarez saritu dituzte Asun Casasola ipuin lehiaketan
Ehun idazlan baino gehiago jaso ditu Txingudi Anti Sexista plataformak Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketarako. Igandean, martxoaren 8an egin zuten sari banaketa. Euskarazko kategorian, Eibarko Onintza Irigoien izan da irabazlea, Milaka izen dituen protagonista lanarekin. Eneritz Duesok, Rosa Arburuak eta Itziar Gomezek osatu dute epaimahaia.
Gaztelerazkoan, Asturiasko Yose Alvarezen Travesia de cristal saritu dute. Alfonso Sastre, Mertxe Tranche, Javier Gil eta Asun Casasola aritu dira epaimahaian. Irabazleen berri eman aurretik, hainbat idazlan irakurri zituzten Ander Arzakek, Joana Otxotekok, Aitor Errazkinek eta Mikel Gartziak, Jon Martinez Santamaria musikariaren laguntzarekin.









Deja una respuesta