Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mendean izan du Anaitasunak Hondarribia

10 marzo, 2015

Mendean izan du Anaitasunak Hondarribia

 

HONDARRIBIA 16-32 ANAITASUNA B

hondarribiaJipoia jaso zuen igandean Hondarribia Eskubaloiak Hondartza kiroldegian. Ia behin-betikoa den kolpea eman zion Anaitasuna Bk. Sailkapeneko bigarrena da Iruñeko filiala, eta hasieratik izan zen nagusi Hondarribian. Bizpairu goleko desabantailari eutsi zion etxeko taldeak lehen ordu laurdenean. Baina hortik aurrera, errenta erosoekin jokatu zuten nafarrek. Hamasei gol besterik ez zituen sartu neurketa osoan Hondarribia Eskubaloiak.

Zazpi jardunaldi gelditzen dira Estatuko Lehen Mailako liga bukatzeko.  Azken aurreko tokian dago, eta sei puntu gehiago ditu Usurbilek. Errenteriako Galtzarabordan jokatuko du Hondarribiak larunbatean (19:30).

Ezustekorik ez Euskal Ligan

Legazpiko Lau Bide Jatetxea menderatu zuen larunbatean HTG Express Bidasoa Bk Artalekun (29-20). Urte hasierako zalantzen ondoren, lau garaipen daramatza segidan Pedro Salcedoren taldeak. Gasteizko Corazonistas taldeari egingo diote bisita irundarrek hurrengo jardunaldian. Igandean izango da neurketa, goizeko hamaiketan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *