Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

La 3 eta Amute-Kosta izan dira onenak karrozen eta konpartsen lehiaketan

17 febrero, 2015

La 3 eta Amute-Kosta izan dira onenak karrozen eta konpartsen lehiaketan Inauterien harira Hondarribiko Udaleko Kultura eta Turismo departamentuek antolatutako sarien banaketa egin zuten atzo udaletxean. La 3 eta Amute-Kosta Auzolagunak taldeek izan dute arrakasta gehien. La 3ek karroza lehiaketan lehen saria jaso du, eta bigarren Amute-Kosta izan da. Konpartsen lehiaketan, berriz, postuak trukatu dituzte. […]

“Hazparneko Anderea” antzeztuko dute martxoaren 1ean Mendi Zolanen

16 febrero, 2015

“Hazparneko Anderea” antzeztuko dute martxoaren 1ean Mendi Zolanen   “Hazparneko Anderea” antzerkiarekin hasiko da Hendaiako Euskararen Hilabetea. Martxoaren 1ean izango da, 17:30etan Mendi Zolan Kulturgunean. Hendaiako AEKk antolatu du hitzordua, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Iduzkilore konpainiak antzeztuko du obra, Ander Lipusen zuzendaritzapean. “Hazparneko Anderea” XX.mendearen hasieran girotutako antzezlana da. “Indiano etxeko” Geaxine eta Panpili, Ameriketan […]

4’27 milioi eurokoa da Hondarribiko Udaleko zerbitzuen departamentuaren aurrekontua

16 febrero, 2015

4’27 milioi eurokoa da Hondarribiko Udaleko zerbitzuen departamentuaren aurrekontua   Aurrekontuaren %25 bideratuko du Hondarribiko Udalak zerbitzuetara. 4.275.846 euro, guztira. Hondartza, hilerria, kale guztien garbiketa, gune berdeen mantenua, kaleko argiteria, obrak, eta hirigintzako proiektu garrantzitsuenak sartzen dira zerbitzuen departamentuan. Ondorengoak izango dira 2015eko inbertsio handienak: San Pedro kaleko hasieraren berriritartzea (1.363.793 euro), Jabier Ugarte eta […]

Sailkapeneko bosgarrena menderatu du Erroibidek

16 febrero, 2015

Sailkapeneko bosgarrena menderatu du Erroibidek   ERROIBIDE-IRUN 64-62 BURLATA ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (9), Cristina Gonzalez (9), Maialen Ramirez, Estrella Gonzalez, Leticia Martinez (9), Saioa Altzaga (17), Leire Oregi (10), Nerea Saenz (4), Saray Arozena (6). Azken jardunaldietako hobekuntzari jarraipena eman dio Erroibide-Irunek. Igande eguerdian Burlataren aurka irabazi zuen Artaleku kiroldegian. Lehiarako gaitasuna eta konfiantza erakutsi […]

Hondarribiko ontzia izan da onena distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan

16 febrero, 2015

Hondarribiko ontzia izan da onena distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan   Aulki mugikorreko Euskadiko zortziko onenaren titulua berreskuratu du Hondarribia Arraun Elkarteak. Larunbatean Orion jokatutako distantzia luzeko txapelketa irabazi zuen, hogeita bat urteko batezbestekoa zuen talde gaztearekin. 18:38ko marka egin zuen Hondarribiak, eta hamahiru segundoko aldea atera zion etxeko ontziari. Iker de Lindek egin zuen timonel […]

Etxetik kanpo ere sendo dabil Bidasoa-Irun

16 febrero, 2015

Etxetik kanpo ere sendo dabil Bidasoa-Irun   MARISTAS ALGEMESÍ 29-32 BIDASOA-IRUN MARISTAS ALGEMESÍ:Ferragud, Borrás (1), Botella, Navarro, Quiles, Marco (5), Sales (2), Pastor (1), Martínez (2), Esquer (2), Vidal (7), Herranz, Moreno (2), Lorasque (7), Arguillas BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero (1), Trkulja (2), Vázquez (1), Crowley (4), Revin (1), Iriarte (5), Zildzic (2), Gimeno, Mindegia, Muiña […]