Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bidasoa XXIeko igerilariak: Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandez | KIROLETIK

20 mayo, 2026

Irune Ausan, Nora del Rio eta Maialen Fernandezen Bidasoa XXI klubeko igerilariak dira eta denboraldi hasieran markatutako erronkei jarraiki, gogor entrenatzen ari dira denboraldi amaieran. Junior mailako igerilari hauek euren egunerokoa igerilekuko hormen artean igarotzen dute, esfortzua eta pasioa uztartuz. Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, denboraldiaren une erabakigarrian aurkitzen dira, helburu berriak begiz jota eta orain […]

Real Unión, Lehen RFEF mailarako igoeraren ostean | KIROLETIK

6 mayo, 2026

Real Uniónek, aurtengo denboraldian Bigarren RFEF mailan aritu ostean, datorren urterako mailaz igotzea lortu du. Denboraldia amaitu baino lehen lortu du aurtengo helburu nagusia zena, urtebete lehenago mailaz jaitsi ostean. 2026-2027 denboraldian Lehen RFEF mailara itzuliko dira. Igoerak klubean utzitako zapore onaz hitz egin dute Igor Emery Real Unióneko presidenteak eta Jon Tena irundar eta […]

Alba Rodríguez, grappling borrokalaria | Kiroletik

15 abril, 2026

Alba Rodríguez borrokalariak 2025. urtean Espainiako Txapelketan txapeldun izatea lortu zuen 48 kiloz azpiko grappling modalitatean kimonoarekin. Horrez gain, brontzezko domina irabazi zuen Espainiako Modalitatean 57 kiloz azpiko borroka olinpikoan. Bi garaipen horiei esker, berriki Irundarron Saria jasotzeko kirolari izendatuetako bat izan da. Alba Rodriguezek bere kirolean lehiatzea nolakoa den azaldu du.

Jon Morillo, txirrindularia eta DecaEverest proiektuaren sortzailea | KIROLETIK

1 abril, 2026

Jon Morillo txirrindulari eta entrenatzaile irundarrak everesting proiektua jarri du martxan. 2026. urtean zehar, hilean behin, eskualdeko mendi bat igoko du Everest mendiak duen desnibel metatua pixkanaka lortzeko. Txrrindulariak elkarrizketa eskaini du erronka nola sortu zen azaldu eta aurretik dituen desafioak nolakoak izango diren aurreratzeko.

Olatz Elizasu, BATeko pisu eta disko jaurtiketako atleta | KIROLETIK

18 marzo, 2026

Olatz Elizasu Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko pisu jaurtiketako atleta da. Berriki Euskadiko Txapelduna izan da pisu jaurtiketan 18 urtez azpiko kategorian. Gainera, 16 urtez azpiko kategorian Euskadiko errekorra du disko jaurtiketan. Elkarrizketan azaldu digu nolatan iritsi den hain ezagunak ez diren kirol modalitate hauetan lehiatzera.

Julen Mujika, Irudek Bidasoa Iruneko jokalaria | Kiroletik

4 marzo, 2026

Irudek Bidasoa Irun denboraldiko bigarren itzuliari aurre egiteko prestatzen ari da. Julen Mujika lehen taldeko eskuin alboko jokalariak denboraldiko bigarren zatirako taldeak finkatu dituen helburuez hitz egin du. Asobal Ligan zein Europako Txapelketan arituko da taldea datozen hilabeteetan zehar.