Alaine Agerralde, Bidasoa Atletiko Taldeko kirolaria | Kiroletik
Alaine Aguerralde Bidasoa Atletiko Taldeko kirolaria da. Aurten lehen aldiz Europako Txapelketan parte hartu du 400m-ko hesi lasterketan eta bertan 13. postua eskuratu du. Espainiako Txapelketan proba berean txapeldunorde izan ostean lortu zuen txapelketa horretan parte hartzeko aukera. Atleta irundarrak esperientzia berri hau nola bizi duen kontatu digu, denboraldi berrirako dituen helburuak azaltzearekin batera.
Mikel Llorente, Real Unióneko entrenatzailea | Kiroletik
Ekainaren amaieran jakinarazi zen Mikel Llorente hondarribiarra izango zela Real Unión klubeko entrenatzaile berria. Entrenatzailea dagoeneko ari da futbolariekin batera lanean 2024-2025 denboraldia prestatzeko. Futbol munduan orain arte bere ibilbidea zein izan den errepasatu ostean, Llorentek talde irundarrarekin duen proiektuaz hitz egin digu.
Borja Estomba, triatleta | Kiroletik
Borja Estombak piraguismoan hasi zuen bere kirol ibilbidea eta hainbat garaipen lortu zituen bertan. Europako 23 urtez azpiko txapelketako irabazlea izan zen 2009an eta Sellaren Jaitsiera irabazi zuen 2018an. Ondoren triatloi mundura egin zuen jauzi, 2023an Gasteizko Ironmanen hirugarren izan eta aurten, berriz, txapeldun. Hawaiien jokatuko den Munduko Txapelketarako sarbidea eman dio eta horretarako nola prestatzen […]
Alberto Domingo, Rally Raideko moto pilotua | KIROLETIK
Alberto Domingok lau urte daramatza motoarekin Rally Raid modalitatean lehiatzen. Aurtengo denboraldian Espainia eta Europako txapelketetan parte hartu du. Datozen denboraldietara begira bere moto proiektua handitzen jarraitzea gustatuko litzaioke, horretarako, 2026ko Africa Eco Race lasterketa egitea gustatuko litzaioke.












