Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mariño Real Unión taldeko nesken 2023-2024 denboraldiaren balorazioa | Kiroletik

1 agosto, 2024

Mariño Real Unión taldeko neskek 2023-2024 denboraldian Ohorezko Erregional Mailan jokatu dute. Ligako txapeldunak izan ostean, mailaz igotzea lortu dute eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dute. Mireia Zumeta eta María Díez taldeko jokalariak dira eta igoeraren albistea taldean nola hartu duten azaldu dute. Era berean, datorren denboraldia nolakoa izango den imajinatzen hasiak dira

Helene Robles eta Ane Festa, Badia tenis klubeko jokalariak | Kiroletik

8 mayo, 2024

Badia klubak tenis eskolak ematen ditu Irunen San Martzial-Txingudiren udal kirol  instalakuntzetan. Helene Robles eta Ane Festa klubeko kirolariak dira, tenisean trebatzeaz gainera, txapelketetan ere parte hartzen dutenak. Tenisean jokatzeaz gainera, praktikatzen duten kirolaz gozatzen dute eta denboraldiko azken partiduetara begira dituzten erronkak errepasatu dituzte elkarrekin.

Mayumi Voley kluba: Aitor García, Haizea García eta Enara Mora | Kiroletik

29 abril, 2024

Mayumi Volley taldea, orain dela urte batzuk indarra galdu zuen kluba, 2023ko irailean hasi zen klubaren jarduera berreskuratzeko ahaleginetan. Emakumeen boleibol taldeak eratzeko deialdia egin eta dagoeneko bi emakume talde dituzte. Otsaileko Kirol Galan Irundarron sarirako izendapena lortu zuten Irunen emakumezkoen bolei talde bat sortzeagatik. Aitor García Mayumi Volley klubeko kideak eta Haizea García eta Enara Mora […]

Jon Medrano, ipar martxako kirolaria | Kiroletik

10 abril, 2024

Jon Medrano ipar martxa praktikatzen duen kirolari irundarra da. Azken bi urteetan zehar ipar martxako Europako Txapelketan hirugarren postua lortu du eta Espainiako Txapelketan txapeldun titulua. Lorpen horiei esker otsailean Irunen antolatutako Kirol Galarako Irundarron Sariarentzako izendapena lortu zuen. Ipar martxaren praktikan nola hasi eta trebatu zen kontatu digu gure kirolariak.

Luz Zabala, Bidasoa Atletiko Taldeko kirol egokituko entrenatzailea | Kiroletik

21 marzo, 2024

Bidasoa Atletiko Taldeak, bere kirol eskaintza zabalaren barnean, kirol egokituko taldea du. Kirolak eta jarduera fisikoak pertsona askoren bizi kalitatea hobetu dezakeela jakinik, klubak adimen desgaitasuna duten pertsonei horretarako aukera eman nahi die. Proiektu pilotu gisa hasi zena, egun klubaren eskaintzaren barnean txertatutako beste jarduera bat bihurtu da.

Haimar Etxeberria, txirrindularia | Kiroletik

13 marzo, 2024

Normalean iraila izaten da kirol gehienek denboraldia hasten duten momentua, baina txirrindularitzan urte hasierarekin batera igotzen dira berriro bizikleta gainera. Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra da eta iazko denboraldian hainbat zailtasun izan zituen arren, hasi berri duen denboraldirako erronka handiak dituela azaldu du.