Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bidasoa Ibaia Garbi, Recicla Birziklatu elkartea | Bidasoako Ahotsak

7 noviembre, 2023

Recicla Birziklatuk urriaren 14an Bidasoa Ibaia Garbi proiektuaren barnean Bidasoa ibaiaren garbiketa antolatu zuen. Hondakinen bilketa aldi berean egin zen Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu, Urruña, Bera eta Lesakan. Elkarteak 211 boluntario elkartu zituen ibaia barrutik eta kanpotik garbitzeko. Rober Serna eta Laida Rodriguez Gorka Alcantarillarekin batera elkarteko kideak dira eta lehengo biek elkartearen azken ekitaldiaren […]

Peña Poteo txarangaren 10 urte. urteurrena | BIDASOAKO AHOTSAK

2 noviembre, 2023

Peña Poteo festa eta ospakizunen sinonimoa da Irunen. Konturatzerako txaranga bere 10. urteurrenera iritsi da eta jai giroan ospatu zuten urriaren 7an, hiria egun batez txarangez betez. Endika Etxaide eta Jon Olaizola Peña Poteoko kideek azaldu dute txarangan beste hamarkada batez musikaz gozatzen eta gozarazten jarraitzeko asmoa dutela.

Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna, Ekoetxea Txingudi | BIDASOAKO AHOTSAK

11 octubre, 2023

Urriaren 14an Hegazti Migratzaileen Eguna ospatzen da. Ospakizun horrek harreman estua du Ekoetxea Txingudin egiten duten lanarekin. Hain zuzen ere, hegazti askok Txingudiko hezeguneak aprobetxatzen dituzte bidean etenaldi bat egiteko, migratzen ari diren bitartean. Eva Montoya Ekoetxea Txingudiko koordinatzaileak eta Paul Ortuzar ingurumen hezitzaileek prozesu natural honen bitxikeriak azaldu dituzte.

Fermin Muguruza, Bidasoa 2018-2023 dokumentala | Bidasoako Ahotsak

9 octubre, 2023

71 minutu, bi data eta ibai bat. “Bidasoa 2018-2023” dokumentalak migratzaileek Europarako bidean Bidasoa ibaiaren gaineko muga zeharkatzeko dituzten zailtasunak islatzen ditu. Dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatu da eta urriaren 20an zinema aretoetara iritsiko da. Fermin Muguruza, dokumentaleko zuzendariak eta gidoigileak, lan honen zergatia eta helburuak azaldu ditu, bidegabeko egoera honi amaiera emateko helburuarekin.

Ikasturte hasiera Txingudiko bertso eskoletan | Bidasoako Ahotsak

5 octubre, 2023

Metrika, lerro eta silabekin jostatuz gozatzen dutenek Irunabarren edo Txingudiko bertso eskoletan topatuko dute beren pasioa garatzeko aukera. Urriaren hasierarekin batera ikasturte berriari ekingo diote, eta  kuxkuxeroek ere izango dute bertsolaritzaren zirrikituak deskubritzeko parada. Igauri Lopetegik eta Adrian Arrutik datorren ikasturtean zehar eskualdean bertsotan aritzeko hainbat aukera daudela azaldu dute.

June Cobo, abeslaria | Bidasoako Ahotsak

22 septiembre, 2023

Musikaren ibilbideak askotarikoak izan daitezke. June Coboren kasua hasiera data zehatzik gabeko bidaia bat bezala deskribatu daiteke. Etxean musikarekiko zaletasuna barneratu eta urteetan zehar, hainbat modutara prestatu da, horrekin lotutako ezagutzak eskuratzen joateko. Hasiera zehaztugabea duen bidaia izan arren, June Cobok argi du zein den bere helburua: musikaren bidez gozatzea.