Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

KONEKTA ZERBITZUA – BIDASOAKO AHOTSAK

9 junio, 2021

Maite Tolosa eta Jon Arteaga Konekta zerbitzuko koordinatzaileak dira. Irungo Udalaren eta hiriko gazteriaren arteko zubi lana egiteko sortu zen zerbitzua. Maitek eta Jonek gazteen ideiak eta iritziak jasotzen dituzte, gazteen proposamenei forma emateko. Konekta zerbitzuak antolatutako ekintza guztiak GazteArteanen sare sozialen bitartez zabaltzen dira.

Maider Atxukarro, Guau Guau proiektua – Bidasoako Ahotsak

8 junio, 2021

Guau Guau adingabeen artean txakurrekiko elkarrekintzan oinarrituta gizarte-trebetasunak sustatzeko eta hobetzeko proiektua da. Dena den, nerabeez gainera, Guau Guau elkarteak haur eta familiekin loturiko zerbitzuak proposatzen ditu eta www.guauguau.eu webgunean kontsulta daitezke. Maider Atxukarrok Guau Guau elkarteak bultzatutako ekimenak azaldu ditu.

Belaskoenea ikastetxeko Liber Etxebarria irakaslea – Bidasoako Ahotsak

10 mayo, 2021

Belaskoenea ikastetxeak ikasleak eta bizikletak uztartzen dituen proiektua lantzen hasi zen 2020ko irailean. Proiektuaren helburua Gurpil Artea elkarteak mailegatutako bizikleten bitartez haurrei bi gurpiletako bizikletan ibiltzen irakastea da, eskolako beste ikasgaietako edukiak errepasatzen dituzten bitartean. Hortaz gain, haurrek bizikleten mantentze-lana eta erabilpen egokiarekin loturiko edukiak barneratuko dituzte.

TXINGUDI IKASTOLAKO KOMIKIAK – BIDASOAKO AHOTSAK

28 abril, 2021

Txingudi Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek komikien bitartez landu dituzte euskal arrantzaleek Ternuara egindako bidaiak. Elias Goiburu Gizarte irakasleak komikiak egiteko ideia nola sortu zen azaldu du eta komikiak egin dituzten ikasle batzuek esperientzia zer iruditu zaien kontatu dute. Erreportaje honen barnean Txingudiko ikasleek egindako komikietako bat txertatu da eta beste komikiak urte osoan zehar […]

TOKI ALAIKO GAZTELUZAR PROIEKTUA – BIDASOAKO AHOTSA

13 abril, 2021

Irungo Toki Alai Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko ikasleak, ikastetxea Gazteluzarren alboan kokatuta dagoela aprobetxatuz, gazteluaren gaineko STEAM proiektua egiten ari dira. Proiektua aurrera eramateko hainbat ikasgaietan landutako edukiak uztartu dituzte, 1522ko gudua nola gertatu zen ulertzeko helburuarekin. Gazteluzarreko ikasle eta irakasleak proiektuaren garapenarekin lortutako emaitzekin pozik azaldu dira.

Badoa banaketa kooperatiba – Bidasoako Ahotsak

12 abril, 2021

Behe Bidasoko banaketa kooperatiba berria aurkeztu da Badoa izenaren azpian. Eskualde osoan euskara, gaztelania eta frantsesez zerbitzua eskaintzeko asmoarekin jaio da, ekonomia sozial eta eraldatzailearen ikuspegitik. June Arruti Badoa kooperatibaren funtzionamendua nolakoa izango den azaldu du. Argazkia: Gari Garaialde