Aintzane Lasarte, migrazio eta kultura gaietan ekintzailea | BIDASOAKO AHOTSAK
Aintzane Lasarte Garate pertsona aldarrikatzailea da izatez. Bidegabekeria du etsai eta mundu hobea lortzeko nahiak bultzatuta mugitzen da. Kameraren aurrean jartzeko beldurrik ez duenez, bere aurpegia ezaguna da, besteak beste, Bidasoa Etorkinekin elkartearekin batera egiten duen lanagatik. Gainera, bere bizitzan zehar askotariko kultur proiektu ugaritan parte hartu du, betiere arteekin lotuta.












